Inicio
   

OBANOSKO MISTERIOA


Obanosko Misterioa Done Jakueko bideko kondaira ederrenetariko bati izena ematen dio. Egungo obrak 1965ean eskenan paraturiko izaera herrikoi hura jarraitzen du izaten. Obanos hiribilduko auzokide askok parte hartzen dute 800 pertsonaiei bizitza ematen.

Fundazioak bideraturik, Obanosko Udalaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuak egindako eskaerari erantzunez, Ekonomiako Ministeritzaren Turismoren Idazkaritza Orokorrak 2001eko abuztuan Obanosko Misterioaren Fundazioari Interes Turistiko Nazionaleko titulua eman zion. Era berean, kultura eta letretan adierazgarriak izan diren pertsona eta erakundeekiko Nafarroako Gobernuaren sari gorena den 2002ko Bianako Printzea Sarirako Obanosko Misterioaren Fundazioa hautagai izan zen.

Horma-pintura Arnotegiko

Obanosko Misterioaren antzezpena bi urtetan behin egiten da, urte bikoitz guztietan, horrela urte xakobeoekin bat egin ahal duelarik. Programa uztailaren bigarren hamabostaldian gauzatzen da, zortzi antzezpen jarraiturik eskenaren gainean jarriz. Azkeneko emanaldian, 2002 urtekoa, uztailaren 20tik 27ra 7000 pertsona baino gehiago bi orduetako herri antzezpen honetara etorri ziren.

"Del martirio de Santa Felicia y la penitencia de San Guillén", ala Obanosko Misterioa, Santos Beguiristáin apaizak idatzi eta 1965ean estraineko aldiz Obanosko hiribilduko plazan antzeztu zen. Urte horretatik antzezpenak 1977 arte jarraitu ziren inolako etenik gabe, ordundik eta hamabost urtez bertan behera geldituz. Obanosko herria berak 1993an berreskuratu zuen, obra hau Nafarroako Jaialdien barnean antzeztuz, eta geroago ere esperientzia hura 1999an errepikatuz.

Oinarri hauekin espektakulu kultural eta herrikoi honen berreskuratzea ahalbideratzen zen. Helburu hau Obanosko Misterioaren Fundazioaren eskutik etorri zen, bere erakunde eta partaideak, besteak beste, honako hauek direlarik: Nafarroako Gobernua, Obanosko Udala, Arnotegiko ermitarien Anaiartekoa, Iruñeko Artzapezpikutegia, Obanosko San Juan Bautista parrokia, Done Jakueko Bideko Adiskideen Elkartea eta kultur eta artearen inguruko pertsonalitate gorenak.

Egungo Misterioaren zuzendaria Alfonso Segura dugu. Azkeneko emanaldian, 2000. urtean, orain dela hogei urte baino gehiago eszenaturiko pasarte batzuk berreskuratu zituen eta, bide batez, ahotsa zuten aktoreen zenbakia handitu zuen, horrela Obanos herriko auzokideen parte hartzea areagotuz. Hauek ia 800 pertsonaiei bizitza ematen diete, papek garrantzizkoenak nafar aktoreak diren Javier Baigorri (San Gillen), obanostar Noemí Alcalá (Santa Felizia) eta Manolo Mongek (atsoa) jasotzen dutelarik.

Obanosko Misterioaren Fundazioaren ondarearen artean 1056 jantzi aberats eta dotore ezberdin daude. Ertaroko diseinuetako erreprodukzio hauek 200 milioi pezeta baino gehiagotan baloraturik daude. Bere egunean Francis Bartolozzi, Carmen Lozano, obanostarra den Clara Vélaz, eta bestelako batzuk eginiko dokumentazio, diseinu eta figurismoaren lan itzela isladatzen dute. Jantzi hauek, Misterioaren antzez giroan murgiltzeaz gain, Erdi Aroko irudikapenean sartzen gaituzte.

FELIZIA ETA GILLERMOREN KONDAIRA

"Del martirio de Santa Felicia y la penitencia de San Guillén" obrak XIV. mendeko Akitaniako dukeen seme-alaben inguruko kondaira bati forma literarioa ematen dio. Done Jakueko bidea egin ondoren, Felizia printzeari erlijio zirrara sartzen zaio, eta gortea uztea erabakitzen du, bere leinua Amokaineko jaurerrian (Egues ibarra) izkutatuz. Han bere anaia Gillermok aurkitu eta bere leinuarekiko zituen loturei uko egiteagatik, hil zuen.

Horma-pintura Arnotegiko

Santa Feliziaren hilobia Labioko (Aranguren ibarra) herrixkan kokatu zen. Bere anaia Gillermok ere santitatea lortu zuen Konpostelara erromes bezala joan ondoren eta buruturiko krimena bere bizitza guztian zehar Obanostik gertu dagoen Arnotegiko ermitan negar eginez. Han Done Jakueko bidea egiten zuten erromes eta behartsuak laguntzen zituen, eta egun, oraindik, bere erlikiak gurtzen dira.

 
Atras